Maniac Mansion

Maniac Mansion
Jatorria
Argitaratze-data1987
IzenburuaManiac Mansion
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaLucasArts
Banatze bideadiskete, deskarga digitala eta banaketa digital
Ezaugarriak
Genero artistikoapoint-and-click adventure (en) Itzuli eta adventure game (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaDOS, Amiga, Nintendo Entertainment System, Commodore 64, Apple II, Atari ST, Microsoft Windows eta MacOS X
Sarrera gailuateklatua
Adin-sailkapenaPEGI 12USK 12
Software motoreaSCUMM
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ron Gilbert
Ekoizpena
DiseinatzaileaRon Gilbert eta Gary Winnick (en) Itzuli
GaratzaileaLucasArts
Bestelako lanak
MusikagileaGeorge Sanger (en) Itzuli
IMDB: tt0273778 Edit the value on Wikidata
kronologia
Maniac Mansion Day of the Tentacle

Maniac Mansion (euskaraz Maniakoaren Etxaldea edota Eroaren Etxaldea) 1987an Lucasfilm Games estatubatuar bideo-joko enpresak merkaturatutako abentura grafiko bat izan zen. Kaleratu zen bezain laister abentura grafikoen generoko zaletuen goraipamena jaso zuen, gehienbat bere jolasgarritasuna eta garai hartako bideo-jokoen munduan sarrarazi zituen ideia berriengatik ere. Bestalde, bideoko hau garai bateko aurrekontu txikiko beldurrezko estatubatuar filmen islada bat ere bada.

Denbora igaro hala, bideo-joko hau abentura grafikoen generoko zaletuen artean kultuzko bideo-jokoa bilakatu da. 1993an joko honen bigarren atal arrakastatsua merkaturatu zen: Day of the Tentacle (Tentakuluaren Eguna), bertan lehenbiziko ataleko hainbat pertsonaia Fred dokotore eroaren etxalde itzultzen direlarik.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search